Archives

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi. Gure bizitza proiektuetan egunero lantzen ditugun demokrazia eta burujabetza printzipioekin bat egiten duen aurrerapauso kolektiboa egitera doaz Katalunian, eta emantzipaziorako bide […]

I. saretze eguneko OlatuKoop-eko kideen ponentziak eta aukeratu genuen logoa. Koop57 Finantza zerbitzu etiko eta solidarioen esperientzia – Liher Gonzalez (Koop57EH). Saretze eguneko aurkezpena Ion Turrillas (Biantik). Garo ekintzailetza kooperatiborako metodologia irekia – Beñat Irasuegi (Talaios). Interkooperatibismoa eta OlatuKoop – Gorka Julio (Talaios)  

Aurreko Maiatzean OlatuKoop sarearen ideia aurkeztu genuen. Bertan bildu ginen enpresa, proiektu, kooperatiba, sindikatu eta proiektuak ideia nagusi horrekin bat egin eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea azaldu genuen. Ideia horiekin bat datozen proiektu asko dagoela jakitun orain saretze eguna antolatu dugu. Egun horretan proiektua ezagutzeko parada izango du nahi duenak, baina […]

12:00etan aurkeztu dugu Olatukoop Donostian. Zer da Olatukoop? Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. […]