Archives

IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES-ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioetako ordezkariek zein norbanako ugarik, zibersubiranotasunari buruzko eztabaidarako oinarriak aurkeztu genituen atzo. Azken hamarkadetan bizkortu egin dira sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, hala nola finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa edo berotze globala. Testuinguru horretan, gainera, jauzi kualitatibo bat gertatu da garapen teknologikoan. Garapen hori soilik elite finantzarioaren […]

Albisteak, ESE 0

MUNDU BERRI BAT ERAIKI BEHARKO DUGU Mundu berri bat eraikitzea tokatu zaigu, denoi. Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresa komunitario, eta langile burujabeak prest gaude etorkizunari heltzeko. Etorkizuna guztiontzat izan dadin, ekonomia bizitzarako antolatzen jarraitzeko.   Gora langileon ELKARTASUNA! * Iritzi artikulua osorik BERRIAn

Albisteak, ESE 0

COVID-19aren eraginez sortutako osasun-krisiaren aurrean, Olatukoop sarea osatzen dugun enpresa komunitarioek hainbat hausnarketa eta konpromiso zabaldu nahi ditugu jendartera.   Hausnarketak Hasteko, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik hainbat hausnarketa plazaratu nahi ditugu. Osasun-krisi honek lehen planora ekarri ditu hainbat gai; gure enpresa komunitarioan eta abian ditugun proiektuetan bereziki lantzen ditugun hainbat tarteko: zaintzaren zentralitatea, indibidualismoaren […]

ESE, Osasun krisia 0

Maiatzaren Lehenean, Langileen Borrokaren Nazioarteko egunean, OlatuKoop osatzen dugunok Sakontze Eguna ospatzen ari gara. Langileek ordura arte ez zituzten eskubideak borrokatu eta lortu izanagatik gaude gaur gu hemen. Horiek bezala, guk gaur jauzi bat gehiago eman eta produkzio baliabideak gureak direla aldarrikatu nahi dugu. Gure apustua argia, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea da. Ekonomia, pertsonak erdigunean […]

Sakontze Eguna 8