Archives

Duela lau urte sortu genuenetik gero eta enpresa komunitario gehiago batu zaizkigu Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen sarera; egun 26 gara partaideak. Ekainaren 9an Azpeitian egingo dugun Saretze Egunean kide berrien proiektuak ezagutzeko aukera izango da. Urtebete iraun duen prozesu parte-hartzailearen ondorioz, OlatuKoop barne mailan egituratu dugu, batzordeak eta lan-taldeak sortu ditugu, eta idazkaritza eratu […]

Albisteak, Saretze Eguna 0

10:00: Donostiako Easo plazan elkartuko gara. Ondoren: Hiru Damatxoren egoitzan bilduko gara. Ekonomia Sozial Eraldatzaileari dagozkion gaiak jorratuko ditugu. Gonbidatuta zaudete! 14:30: Bazkaria Kaxildan.

0

Maiatzaren 14an bi urte beteko dira OlatuKoop aurkeztu genuenetik. 2014ko maiatzaren 14an hainbat lagun elkartu ginen Donostian, ilusioz beterik, ESE Ekonomia Sozial Eraldatzailean aurrerapausoak emateko asmoz. Ordutik, hamaika ekimenetan ibili gara. Egia esan, ez genuen espero hain azkar gure mezua hainbeste hedatzea, baina argi gelditu da gure jendarteak alternatibak behar dituela. Hori konprobatzeak lanean jarraitzeko […]

Uncategorized 64

Oso egun interesgarria pasatu genuen urriaren 31n Irungo Lakaxita gaztetxean. Hurrengo urratsak erabaki genituen, eta joango zarete horien berri pixkanaka izaten. Bitartean, hona egunak utzitakoa:

Uncategorized 7

OlatuKoopeko kideok Saretze Eguna ospatuko dugu urriaren 31n, Irungo Lakaxita gaztetxean. Goizean zehar, azken hilabeteetako lanaren errepasoa egin, eta hurrengoetarako lan ildoen gainean hausnartuko dugu. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu. Goizeko saiora eta bazkarira OlatuKoopeko kide izan nahiko lukeen edonor dago gonbidatuta, beraz, animatu! Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Azoka Arratsaldean saio irekia izango dugu. Batetik, Fiare, Koop57, […]

Saretze Eguna 24