Archives

OlatuKoopeko Uztarrikoop ezagutu dugu Haritz Azurmendirekin. Lehen sektoreari loturiko kooperatiba da. Pentsu eta bestelakoak saltzeaz gain, proiektu ezberdinetan dabiltza murgildurik. Buruntzalean bertan sortzen diren hondakin edo lehengaiak eraldatu eta balio erantsia emanez, ongarri organiko aberatsa ari dira sortzen: konposta solidoa. Arlo teknikoaz gain, arlo soziala sustatzen dute Uztarrikoopen, bertako ekonomia bultzatu eta parte hartzailea izateko […]

Beste eragile batzuekin batera, OlatuKoopek ekonomia soziala eta ekintzailetasun soziala sustatzeko urtero egiten duten KoopFabrikan hasi ziren martxan Zituenekoak. Pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dute, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Baina horretatik harago, euren lokalean egungo ereduari alternatiba ezarriko dion eredu sozialaren aldeko topaleku izango dela esan du Naiara Retegi Zitueneko kideak.  

Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak azaldu dizkigu pasaden martxoan OlatuKoopen sartzearen arrazoiak. Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea dute helburu, kapitala beharrean langileak jartzea erdigunean. Hori praktikara eramaten dute ARGIAn. Bidenabar, larunbatean Gasteizen ospatuko duten Argia Egunaren berri ekarri digu Apaolazak.

OlatuKoopen parte den TaPuntuk urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du, hau saritu eta sarean duen presentzia indatzeko asmotan. Puntu Soziala egitasmoko saria elkarte edo enpresa batek lor dezakeela nabarmendu du TaPuntuko Mikel Olaiz Garmendiak. Proiektuak irabazlean urtebeteko aholkularitza jasoko du.

Amaia Oleaga, teknologia libreetan, tresnen garapenean, formakuntzan eta ahalduntzen jarduten duen Talaios kooperatibako kidea Hego Korean egon berri da. Topaketotan nazioarteko 100 bat lagunekin batera jorratu dituzten gaien berri ekarri digu. Bestetik, Talaiosetik harago ere OlatuKoopen dituzten erronkak aipatu dizkigu.

OlatuKoopekin, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin egiten dugun tartean lan urte berrian dituzte erronken berri eman digu Mikel Valerok. Proiektu berriak martxan jartzea dute asmoa, baina barne eztabaidari ekingo diote jauzi kualitatiboa emateko antolaketan. KoopFabrika programa ere izango da aurten ekintzailetza eta irizpide kooperatiboa sustatze aldera. Mutualismoari ere eutsiko diote lan urte berrian.  

Olatukoop, ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzeko sarearekin ostegunero egiten dugun tartearen baitan, sektore teknologikoan lan egiten duen Talaios kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan, bertako langile Amaia Oleagaren eskutik. Ekonomia sarean eta elkartasun printzipioetan garatzearen onurak defendatu ditu, eta “gizarteari teknologia ulertu eta kriterio propioa izateko gaitasuna” ukatzen zaion testuinguruan, teknologia librea defendatu du.

Olatukoopen eskutik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen tartean, Hiritik At kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan Miren Lantzen eskutik. Sarea, beste kooperatiba eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea goraipatu du espazioaren kudeaketaz arduratzen den Hiritik At-eko langileak.

KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.