OlatuKoopen Saretze Eguna larunbatean

OlatuKoopen Saretze Eguna larunbatean

Saretze Eguna egingo du OlatuKoopek larunbatean Azpeitian. Lau urte dira sarea sortu zenetik eta egun 26 enpresa komunitariok osatzen dute OlatuKoop. Barne egituraketa fasea amaitu berri, parte hartzeko aukerak ugaritu dituzte Nagore Vegak esan digunez. «Ibilbidea oparoa izan da», aitortu du. KoopFabrika programa edota hainbat eragilerekin lankidetzan abiatutako proiektuak horren adibide. Larunbatean Kooperatiba eta enpresa komunitario berriei harrera egingo diete eta norbanako eta eragileei proiektua azaltzeko baliatuko dute goiz osoko egitarauan.


Leave a Reply