Bloga

OlatuKoopeko 26 parte-hartzaile #ESE Azokan

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Larunbatean, azaroaren 18an, Ekonomia Solidarioaren V. Azokan izango gara Orereta-Errenteriako Merkatuzarren Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos lelopean.

Zertan datza?

Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lelo hau erabaki dugu: Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos.

Nortzuk?

Azoka hau OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadi-k (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatu dugu, Errenteriako Udalaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

OlatuKoopeko kideok lehen aldiz parte hartuko dugu Azokaren antolaketan, uste dugulako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko topagune bat beharrezkoa dela.

26 enpresa komunitario

Bertan izango gara OlatuKoopeko 26 enpresa komunitario. Zenbaki ederra, zorionak guztioi! Hona parte-hartzaileak:

  1. LaboreOarso.
  2. Batura.
  3. Elika.
  4. Zituene.
  5. Gisa.
  6. Argia.
  7. Plasma.
  8. Talaios.
  9. Izarkom.
  10. Biantik.
  11. Skura Mobile.
  12. Alai Ondo.
  13. TaPuntu.
  14. Bostok Photo.
  15. Mirokutana.
  16. Koop57.
  17. KoopFabrika.
  18. Lanki.
  19. 373 abokatuak.
  20. Hiritik At.
  21. Xomorro Taldea.
  22. Elkarrekin.
  23. Zabalduz.
  24. Aholku.
  25. Lakari.
  26. Olgeta.

Topagunea egiten dugunok sektore batetik harago, ekonomia egin eta antolatzeko beste eredu bat dela bistaratzeko, herritarrek alternatibak badirela erakutsiko dugu, eta gainera eredu hau sustatu nahi dugunon artean interkooperazio landuko dugu festa giroan.

Ekonomia bizitzaren zerbitzura jarri nahi dugu, kooperatuz, aktibitate sektore ezberdinetatik: elikadura, aisialdia, komunikazioa, hezkuntza, teknologia, baliabideen ekoizpena, aholkularitza, pertsonentzako zerbitzuak, zaintza eta beste asko. Erakutsiko dugu ekonomia osoa beste modu batera egin daitekeela.

Ekimen programa ekimen anitzez osatua dago, eta herritarrek Ekonomia Sozial Eraldatzailetik hurbilago edo urrunago egon aurkituko dute festa honetan bere lekua.

Azaroak 17, Politika Publikoei buruzko Mintegia

Bezperan, azaroaren 17an, ekonomia sozial, solidario eta eraldatzaile batentzat tokiko politika publikoei buruzko mintegia izango da Xenpelar Etxean, 09:30etik 14:00etara.

Interesa baduzue, aurrez izena eman behar da: reaseuskadi@reaseuskadi.net.

Azoka eguna

Azokari dagokionez, azaroaren 18an, larunbatean, ordutegia hau izango da: 11:00-15:00-16:30-20:00. Esan bezala, denetariko postuak izango dira.

Tailerrak ere antolatu ditugu:

  • 0 maila:
    • 12:00 – Egitura mutualistak sortzea (OlatuKoop, Talaios/Hiritik At).
    • 13:00 – Energia berriztagarrien ekoizpena (Goiener).
    • 17:00 – Banaketa, banatzailerik gabe? Agro-ekologiaren kasua (OlatuKoop, Lakari).
    • 18:00 – Teknologia komunak (Eticom).
  • 1. maila:
    • 12:00 – Finantza etikoen irakaskuntza.
    • 13:00 – ESEan ekintzailetza (OlatuKoop, Koopfabrika).
    • 17:00 – Genero perspektibadun erakunde egiturak (EkoSolFem).
    • 18:00 – Etxebizitza eredu komunitarioak/kooperatiboak (Koop57-Reas).

Txikigunea ere egongo da, guztiok bizitza erdigunean jarriz txikienak ere interkooperatzen jarriz.

Txosna baita ere, elikadura burujabetza oinarri hartuz aukeratu ditugun produktuekin.

Horrez gain, bideo-photocall solidarioa, eraldatzailea eta arduratsua prestatu dugu.

Jarduera interkulturalak ere izango dira.

Eta eguna festa giroan bukatzeko kontzertua karpan.

Bertan ikusiko dugu elkar. Animatu!

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Profile photo of olatukoop

0

Olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply