Bloga

Aurreko Maiatzean OlatuKoop sarearen ideia aurkeztu genuen. Bertan bildu ginen enpresa, proiektu, kooperatiba, sindikatu eta proiektuak ideia nagusi horrekin bat egin eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea azaldu genuen.

Ideia horiekin bat datozen proiektu asko dagoela jakitun orain saretze eguna antolatu dugu. Egun horretan proiektua ezagutzeko parada izango du nahi duenak, baina baita ere proiektuko lan ildoak eztabaidatzeko aukera ere izango dugu bertan.

Eguna

Urriak 29

Lekua

Donostia 2016 gunean, Easo 43

Egitaraua

  • 10:00 Aurkezpena eta talde dinamika
  • 10:30 OlatuKoop sareko ponentzia laburrak (proiektuak, ideiak, dudak, proposamenak) (15 min).
  • 12:00 Etenaldia
  • 12:30 OKoop oinarri irekien onarpena.
  • 12:45 Ildo estrategikoen eztabaida.
  • 14:00 Bazkaria

Interesa dutenentzat hemen izena emateko formularioa. Bi era daude izena emateko, bertan ere batetik bestera aldatzeko aukera izango bada ere:

  • partaideak: jada sareko kideak eta sarean parte hartzeko nahia aurkeztu dutenak.
  • entzuleak: proiektua ezagutu eta dinamika ezberdinetan parte hartu nahi dutenak.

[wysija_form id=”1″]

jordi-garcia-jane-xes-ekonomia-sozial-eraldatzailea

Arratsaldean 19:00etan Jordi García Jané-k emango duen “Ekonomia solidarioa, beste ekonomia baten ernamuina?” hitzaldira ere gonbidatu nahi zaituztegu. Honetarako ez da izenik eman behar.

Edozein zalantza edo argipenetarako jarri gurekin harremanetan.