Bloga

OlatuKoop barrura begira jarri da

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Hiru urteko ibilbidearen ondoren, eta OlatuKoopek hartu duen dimentsioaz ohartuta, OlatuKoopeko kideok barrura begira jarri gara.

Pasa den larunbatean, ekainaren 10ean, Lakaxitan (Irunen) elkartu ginen antolaketa eta funtzionamendu berria zehazten hasteko. Hiritik At-eko Mikel Valerok prestatutako dinamika bati esker, egungo egoeraren diagnostikoa egin genuen, eta lehen ondorioak atera.

Uda izango dugu hausnartzeko. Ondoren, irailetik aurrera, adostutako eredua martxan jartzea da asmo. Beti bezala, gure helburua izango da Ekonomia Sozial Eraldatzailea hedatzen jarraitzea.

Mila esker argazkiengatik, Gari!

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Profile photo of olatukoop

2

Olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply