Bloga

Prekarizazio, pobrezia, arrazakeria, lan erreproduktiboen krisia eta zerbitzu publikoen murrizketa bortitzen testuinguru honetan; biolentzia matxista espazio guztietan presente dugun une honetan; kapitalismoak gure gorputzekin eta bizitzekin negozioa egin nahi duen sistema honetan… kapitalaren eta bizitzaren arteko talka konponezina da.

OlatuKoopen gure aletxoa jartzen dihardugu burujabetza anitzetatik, auto-eraketatik eta ekimen kolektibotik, alternatibak eraikiz eta eraldaketarako espazioak sortuz. Bide horretan, eraldaketa horren ardatz garrantzitsua dugu feminismoa. Horregatik, martxoaren 8 honetako emakumeon* greba feminista deialdira atxikiz, OlatuKoopeko emakumeok* bat egiten dugu Euskal Herriko nahiz mundu mailako mugimendu feministen ekimenarekin. Patriarkatuak eta kapitalismoak hartzen dituzten hamaika aurpegien aurrean, guk ere bizitza erdigunera ekarriko dugu. eta emakumeok* pairatzen ditugun zapalkuntza anitzen aurrean planto egin.

Guk ere mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko!