Bloga

OlatuKoopek dagoeneko forma juridikoa izango du, laster elkartea izango da: OlatuKoop, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Sustatzeko Elkartea izenarekin. Aurreko asanbladetan hartutako erabakiak berrituz horrela erabaki zuen Ondarroan (Arrigorri Ostatu Jatetxe Kooperatiboan) OlatuKoopeko sare asanbladak.

Hauxe izango da egitura:

  • Lehendakaria: Nagore (Srgntx).
  • Idazkaria: Ibai (Hiritik At).
  • Diruzaina: Irune (Aholku).

Sare izaera mantenduko du OlatuKoopek, hala ere. Hau da, OlatuKoopeko kide izateko ez da elkartearen parte izan beharko derrigorrez, baina elkarteko guztiak OlatuKoopeko kide izango gara.

Konpromiso minimoak finkatzeko eztabaida, berriz, hurrengo saretze egunerako utzi dugu. Gerturatu nahi duenak gero eta aitzakia gutxiago ditu guregana hurbiltzeko. Gerturatzen zareten guztiekin elkartearen sorrera ospatzeko aukera laster izango dugulakoan gaude.

Koop57 EH

Bestalde, elkartea sortzeko erabakia hartu izana ez da Ondarroan larunbatean egin genuen urrats garrantzitsu bakarra. Egun historikoa izan zen larunbatekoa Ondarroan (Arrigorri Ostatu Jatetxe Kooperatiboan). Euskal Herriko Koop57 sortu berri da, eta OlatuKoopeko kide Gorka (Talaios) izango da bertako lehendakaria, zorionak berari ere.