Category Archives: Saretze Eguna

Ekonomia Sozial Eraldatzaileko Olatukoop sarearen bilkura berri bat. Egun horretan sare barneko kideek ez ezik, sarea kanpora hedatzeko ekimenak ere egingo ditugu, saretu eta elkar ezagutzeko. Bilbon KRML gunean ikusiko dugu elkar azaroaren 5ean. Hasi zuen agendan data erreserbatzen, gonbidatuak zaudete.

Saretze Eguna 0

OlatuKoopeko kideok Saretze Eguna ospatuko dugu urriaren 31n, Irungo Lakaxita gaztetxean. Goizean zehar, azken hilabeteetako lanaren errepasoa egin, eta hurrengoetarako lan ildoen gainean hausnartuko dugu. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu. Goizeko saiora eta bazkarira OlatuKoopeko kide izan nahiko lukeen edonor dago gonbidatuta, beraz, animatu! Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Azoka Arratsaldean saio irekia izango dugu. Batetik, Fiare, Koop57, […]

Saretze Eguna 24

OlatuKoop sareak lehen topaketa egin zuen atzo: OlatuKoop I. Saretze Eguna. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea duten hainbat ekimenetako kideak elkartu ginen, 2016 Gunean (Easo 43, Donostia). Bertaratu ginenek proiektua ezagutzeko aukera izan genuen, eta proiektuaren lan ildoak eztabaidatu genituen. Elkar ezagutzeko talde dinamika batekin hasi genuen eguna. Hainbat kooperatibatako kideak geunden […]

Saretze Eguna 0