Category Archives: Albisteak

Guk ere argi daukagu. Ez da onargarria bizitza eta jabetza eraldatzaile eta kolektiboen alde egin duten proiektuen kontra egitea. Ez da onargarria udal batek eta alkate batek herritarren bizi baldintzen kontra egitea. Ez da onargarria multinazionalen eta kapitalaren interesak babesteko erakunde publikoak erabiltzea. Gure printzipioetan argi diogu elkartasun pertsonal eta komunitarioa oinarrizkoak direla, eta aberastasuna […]

Albisteak 0

Lehen aldiz, barne formazio saioak egingo ditugu bihar eta etzi Ondarroan, Arrigorrin. OlatuKoopen I. Udako Eskola izango da, baina ez azkena, ziur. Hauxe izango da egitaraua: Osteguna 28 * 14:00-16:00 Bazkari kooperatiboa 16:00-17:00 Ekonomia Sozial Eraldatzailea 17:00-18:00 Ekonomia Partekatua 18:00-19:00 Ekonomia Eraldatzailea / Ekonomia Berria (EBC) 19:00-20:00 Eztabaida: Ekonomia alternatibei buruzkoko eztabaida * 20:00-21:30 Poteo […]

Albisteak 22

OlatuKoopen batzarra egingo dugu datorren larunbatean, martxoak 12, Iruñean. Zehazki, Katakrak-en elkartuko gara. Gure asmoa, ohiko bilkura egiteaz gain, Nafarroan Olatukoop eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) zabaldu eta egituratzen hastea da. Hauxe izango da egitaraua: 10:00-12:30: Bilkura. 12:30- 14:00: Proiektu bermuta. 14:30: Bazkaria.

Albisteak 39

OlatuKoopeko kideak Alternatiben Herrian izan ginen larunbatean, Bilbon. Hona egunak guretzat eman zuena: Bideo txiki bat: Gorka Julioren azalpena, OlatuKoopi buruz, 97 irratian, hemen.

Albisteak 12

OlatuKoopek dagoeneko forma juridikoa izango du, laster elkartea izango da: OlatuKoop, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Sustatzeko Elkartea izenarekin. Aurreko asanbladetan hartutako erabakiak berrituz horrela erabaki zuen Ondarroan (Arrigorri Ostatu Jatetxe Kooperatiboan) OlatuKoopeko sare asanbladak. Hauxe izango da egitura: Lehendakaria: Nagore (Srgntx). Idazkaria: Ibai (Hiritik At). Diruzaina: Irune (Aholku). Sare izaera mantenduko du OlatuKoopek, hala ere. […]

Albisteak 17

Bizi dugun krisi ekonomiko sistemikoaren aurrean, antolatzeko eredu sozial eta ekonomiko berriak bilatu behar ditugu. Hots, jendartearen ongizatea eta bizitzaren iraunkortasuna helburu izango dituen garapen eredu egonkor eta parekidea ahalbidetu behar dugu. Azken hamarkadetan, ESE Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarritzen diren alternatiba ekonomikoak sortzen eta zabaltzen ari dira: nekazaritza ekologikoa eta komertzializazio zirkuitu laburrak; finantzazio […]

Albisteak 18

Irungo Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztu zuen larunbatean, otsailaren 28an. Gune hori OlatuKoopen nodoa izango da. Hilabetetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dute bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak. Urteak dira jada autogestionatutako proiektu ekonomikoak martxan direla Lakaxitan: baratza […]

Albisteak 2

Gaur Batzar Nagusietan izan gara, OlatuKoop zer den azaltzen. Liher Gonzalez eta Ibai Esteibarlanda izan dira aurkezpena egiteko ardura hartu dutenak. Babesa ematen, berriz, Pau Fernandez, Gorka Julio, Beñat Irasuegi, Irune Cano, Maika Tameron, Leire Udabe eta Nagore Vega izan gara. Pauso bat gehiago eman dugu saretze bidean. Laster berri gehiago!

Albisteak 0

Egitasmoa horrela laburbildu dute: Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta euren jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sare honen helburuak”.

Albisteak 0