Bloga

OlatuKoop osatzen dugunok bihar Sakontze Eguna egingo dugu Ondarruko Arrigorri Ostatu Jatetxe Kooperatiboan, Maiatzaren Lehenaren harira. Egitaraua: 09:00: iritsi eta elkarrekin gosaldu. 09:30: Liher Gonzalezek (Arrikoop) egingo ditu anfitrioi lanak eta non gauden azalduko digu. OlatuKoopen maiatzaren 1eko manifestua irakurri eta bozkatuko dugu. Talde argazkia. 10:00: World Cafe antzeko dinamika egingo dugu, gure ildo estrategikoetan […]

Irungo Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztu zuen larunbatean, otsailaren 28an. Gune hori OlatuKoopen nodoa izango da. Hilabetetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dute bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak. Urteak dira jada autogestionatutako proiektu ekonomikoak martxan direla Lakaxitan: baratza […]

Gaur Batzar Nagusietan izan gara, OlatuKoop zer den azaltzen. Liher Gonzalez eta Ibai Esteibarlanda izan dira aurkezpena egiteko ardura hartu dutenak. Babesa ematen, berriz, Pau Fernandez, Gorka Julio, Beñat Irasuegi, Irune Cano, Maika Tameron, Leire Udabe eta Nagore Vega izan gara. Pauso bat gehiago eman dugu saretze bidean. Laster berri gehiago!

Egitasmoa horrela laburbildu dute: Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta euren jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sare honen helburuak”.

OlatuKoop sareak lehen topaketa egin zuen atzo: OlatuKoop I. Saretze Eguna. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea duten hainbat ekimenetako kideak elkartu ginen, 2016 Gunean (Easo 43, Donostia). Bertaratu ginenek proiektua ezagutzeko aukera izan genuen, eta proiektuaren lan ildoak eztabaidatu genituen. Elkar ezagutzeko talde dinamika batekin hasi genuen eguna. Hainbat kooperatibatako kideak geunden […]

I. saretze eguneko OlatuKoop-eko kideen ponentziak eta aukeratu genuen logoa. Koop57 Finantza zerbitzu etiko eta solidarioen esperientzia – Liher Gonzalez (Koop57EH). Saretze eguneko aurkezpena Ion Turrillas (Biantik). Garo ekintzailetza kooperatiborako metodologia irekia – Beñat Irasuegi (Talaios). Interkooperatibismoa eta OlatuKoop – Gorka Julio (Talaios)  

Aurreko Maiatzean OlatuKoop sarearen ideia aurkeztu genuen. Bertan bildu ginen enpresa, proiektu, kooperatiba, sindikatu eta proiektuak ideia nagusi horrekin bat egin eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea azaldu genuen. Ideia horiekin bat datozen proiektu asko dagoela jakitun orain saretze eguna antolatu dugu. Egun horretan proiektua ezagutzeko parada izango du nahi duenak, baina […]

12:00etan aurkeztu dugu Olatukoop Donostian. Zer da Olatukoop? Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan. […]