Bloga

Hiru urteko ibilbidearen ondoren, eta OlatuKoopek hartu duen dimentsioaz ohartuta, OlatuKoopeko kideok barrura begira jarri gara. Pasa den larunbatean, ekainaren 10ean, Lakaxitan (Irunen) elkartu ginen antolaketa eta funtzionamendu berria zehazten hasteko. Hiritik At-eko Mikel Valerok prestatutako dinamika bati esker, egungo egoeraren diagnostikoa egin genuen, eta lehen ondorioak atera. Uda izango dugu hausnartzeko. Ondoren, irailetik aurrera, […]

Olatukoopen eskutik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen tartean, Hiritik At kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan Miren Lantzen eskutik. Sarea, beste kooperatiba eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea goraipatu du espazioaren kudeaketaz arduratzen den Hiritik At-eko langileak.

Guk ere argi daukagu. Ez da onargarria bizitza eta jabetza eraldatzaile eta kolektiboen alde egin duten proiektuen kontra egitea. Ez da onargarria udal batek eta alkate batek herritarren bizi baldintzen kontra egitea. Ez da onargarria multinazionalen eta kapitalaren interesak babesteko erakunde publikoak erabiltzea. Gure printzipioetan argi diogu elkartasun pertsonal eta komunitarioa oinarrizkoak direla, eta aberastasuna […]

KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur Elika kooperatiba ezagutu dugu, Jon Etxebestek aurkeztu digu. Barazkiak ekoizten dituen egitasmoa 2016 amaieran jarri zuten martxan Oiartzunen, egun bi langile ditu eta berrogei bazkide inguru.

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur beste kooperatiba bat ezagutu dugu, Skuramobile kooperatiba. Aplikazio mobilak egiten dituzte baina zertarako? Ba, barbakoak piztu, ateak ireki, camping-etan galdutako haurrak topatu…Maitena Urretabizkaiak eman dizkigu xehetasunak.

Ekonomia Sozial Eraldatzailean sakondu asmo duen 373 abokatuen kooperatiba sortu dute berriki hainbat abokatuk. Koopfabrikan parte hartu eta Olatukoop barruan abiatu dute bidea, euren helburua, ESEari loturiko aholkularitza juridikoa emateaz gainera, euren eguneroko lan jarduna balore horietan oinarritzea da. Iker Sarriegik eman dizkigu xehetasunak.

Martxan da Koopfabrika Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa. Baina nola egin norberaren proiektua bizigarri? Nola osatu lantalde egokia? Eta finantziazioa? Gidari lana egiteko tutoretza prozesua jarriko dute martxan. Tapuntu-ko Mikel Olaizek eman dizkigu xehetasunak.