Bloga

Uztailaren 1ean, kooperatiben nazioarteko eguna den honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, kooperatibek duten eraldaketarako indarra aldarrikatu eta denekin ospatu nahi dugu. Kooperatibismo eraldatzailea osatzen dugun guztiokin, baina baita kooperatibak existitzea posible egiten duten komunitate eta jendartearekin. Langileak elkarlanean, beren beharrak asetzeko antolatu izan dira askotan, ezkutatu izan zaigun historiako milaka adibideek […]

Olatukoop, ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzeko sarearekin ostegunero egiten dugun tartearen baitan, sektore teknologikoan lan egiten duen Talaios kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan, bertako langile Amaia Oleagaren eskutik. Ekonomia sarean eta elkartasun printzipioetan garatzearen onurak defendatu ditu, eta “gizarteari teknologia ulertu eta kriterio propioa izateko gaitasuna” ukatzen zaion testuinguruan, teknologia librea defendatu du.

Hiru urteko ibilbidearen ondoren, eta OlatuKoopek hartu duen dimentsioaz ohartuta, OlatuKoopeko kideok barrura begira jarri gara. Pasa den larunbatean, ekainaren 10ean, Lakaxitan (Irunen) elkartu ginen antolaketa eta funtzionamendu berria zehazten hasteko. Hiritik At-eko Mikel Valerok prestatutako dinamika bati esker, egungo egoeraren diagnostikoa egin genuen, eta lehen ondorioak atera. Uda izango dugu hausnartzeko. Ondoren, irailetik aurrera, […]

Olatukoopen eskutik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen tartean, Hiritik At kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan Miren Lantzen eskutik. Sarea, beste kooperatiba eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea goraipatu du espazioaren kudeaketaz arduratzen den Hiritik At-eko langileak.

Guk ere argi daukagu. Ez da onargarria bizitza eta jabetza eraldatzaile eta kolektiboen alde egin duten proiektuen kontra egitea. Ez da onargarria udal batek eta alkate batek herritarren bizi baldintzen kontra egitea. Ez da onargarria multinazionalen eta kapitalaren interesak babesteko erakunde publikoak erabiltzea. Gure printzipioetan argi diogu elkartasun pertsonal eta komunitarioa oinarrizkoak direla, eta aberastasuna […]

KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur Elika kooperatiba ezagutu dugu, Jon Etxebestek aurkeztu digu. Barazkiak ekoizten dituen egitasmoa 2016 amaieran jarri zuten martxan Oiartzunen, egun bi langile ditu eta berrogei bazkide inguru.

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur beste kooperatiba bat ezagutu dugu, Skuramobile kooperatiba. Aplikazio mobilak egiten dituzte baina zertarako? Ba, barbakoak piztu, ateak ireki, camping-etan galdutako haurrak topatu…Maitena Urretabizkaiak eman dizkigu xehetasunak.

Ekonomia Sozial Eraldatzailean sakondu asmo duen 373 abokatuen kooperatiba sortu dute berriki hainbat abokatuk. Koopfabrikan parte hartu eta Olatukoop barruan abiatu dute bidea, euren helburua, ESEari loturiko aholkularitza juridikoa emateaz gainera, euren eguneroko lan jarduna balore horietan oinarritzea da. Iker Sarriegik eman dizkigu xehetasunak.