Bloga

Landakon bertan kulturan digital askean diharduten pertsonen topaleku izaten da Kabi@ gunea. Baina horretan interesa dutenentzat ere badu eskaintza. Gorka Julio, OlatuKoop sareko Talaios kooperatibako kidea da antolatzaileetako bat. Esan digunez, Kabi@n bestelako aditzek dute pisua, “ekin eta egin” aditzek.

Alternatiben Azoka izango da abenduaren 2an Hernanin. OlatuKoopen baitako Tapuntuko Ainhoa Iribarrrek kontatu digunez, postuez gain, tailerrak eta hitzaldiak egongo dira. Ekonomia sozial eta eraldatzailean dihardutenen jarduna ezagutu, eta euren arteko elkarlana sustatzeko ere balio du azokak Iribarren aburuz. Bizitzaren alor guztietan sortzen ari diren alternatibak erakusteko helburu garbia du gehitu du Tapuntuko lagunak.

Larunbatean, azaroak 18, Ekonomia Solidarioaren V. Azoka izango da Errenterian. Sektore ekonomiko anitzeko 55 entitatek euren produktu eta zerbitzuak erakusgai izango dituzte, euskal ekonomia solidarioa sendotu eta ikusarazteko.  Hazkundean dagoen errealitate sozioekonomiko honek, bere praktiken bitartez, gaur egungo krisialdiari erantzun errealak eskaintzen ditu sektore ezberdinetan. OlatuKoopeko Nagore Vegak azaldu digu guztia.  

Larunbatean, azaroaren 18an, Ekonomia Solidarioaren V. Azokan izango gara Orereta-Errenteriako Merkatuzarren Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos lelopean. Zertan datza? Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara. Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, […]

European United Left taldeak antolatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioen mintegian ari dira parte hartzen OlatuKoopeko lagunak, tartean Beñat Irasuegi. Talaios kooperatibako kideak azaldu digunez, Europa mailan etorkizuna duen eredu honen inguruko argipenak eta elkar ezagutzea dituzte xedetzat.

Koop57k finantza zerbitzu etiko eta solidarioa eskaintzen du. Sarean oinarritzen den kudeaketa eredua dute, eredu horizontala eta lurraldearekiko konprometitua. Liher Gonzalezek esan digunez, Koop57ren funtzionamenduan ezinbestekoa da pertsonen zein erakundeen parte hartzea. Lan urte berrian dituzten erronkak aipatu dizkigu Gonzalezek.

Lakari kooperatibako Leire Udabek OlatuKoopek lan urtean dituen erronken berri eman du. OlatuKoop hazten ari den gisan, egituraketa berria antolatu dute batzorde ezberdinak sortuz. Bestetik, Lakari denda bat baino gehiago dela esan digu Udabek. Elikadura eta kontsumo jasangarria sustatzen dute ekimen ezberdinekin.  

OlatuKoopeko Uztarrikoop ezagutu dugu Haritz Azurmendirekin. Lehen sektoreari loturiko kooperatiba da. Pentsu eta bestelakoak saltzeaz gain, proiektu ezberdinetan dabiltza murgildurik. Buruntzalean bertan sortzen diren hondakin edo lehengaiak eraldatu eta balio erantsia emanez, ongarri organiko aberatsa ari dira sortzen: konposta solidoa. Arlo teknikoaz gain, arlo soziala sustatzen dute Uztarrikoopen, bertako ekonomia bultzatu eta parte hartzailea izateko […]

Beste eragile batzuekin batera, OlatuKoopek ekonomia soziala eta ekintzailetasun soziala sustatzeko urtero egiten duten KoopFabrikan hasi ziren martxan Zituenekoak. Pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dute, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Baina horretatik harago, euren lokalean egungo ereduari alternatiba ezarriko dion eredu sozialaren aldeko topaleku izango dela esan du Naiara Retegi Zitueneko kideak.  

Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak azaldu dizkigu pasaden martxoan OlatuKoopen sartzearen arrazoiak. Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea dute helburu, kapitala beharrean langileak jartzea erdigunean. Hori praktikara eramaten dute ARGIAn. Bidenabar, larunbatean Gasteizen ospatuko duten Argia Egunaren berri ekarri digu Apaolazak.