Bloga

Irati Salsamendik parte hartu du urtarrilaz geroztik KoopFabrikan. Proiektu profesional bat martxan jartzeko formazioa, tutoretza eta saretzea eskaini diete. Betiere kapitala metatzea helburu izan ordez, jendartea hobetu eta komunitatearen beharrak ase nahi dituzten proiektuak bultzatzea dute xedetzat. Prozesuarekin «oso gustura» mintzatu zaigu Salsamendi eta artileari balio erantsi bat emanez, buruan duten proiektuaren nondik norakoak eman […]

Gizarte mugimenduak Gipuzkoako Gizarte Asanblada sortzea erabaki dugu. Manifestua ere onartu dugu, sindikatu eta gizarte plataforma askok sostengatu dutena. Pobreziak eta baztertzeak mila aurpegi dituzte (pentsiodunak -alargunak, batez ere-, guraso bakarreko familiak – emakumeak batez ere -), langile prekarioak, langabezian dauden gazteak, utzarazpenak, bankuek egindako iruzurrak…), eta horiek guztiak daude bateratutako ekimen honetan, Gipuzkoako Asanblada […]

Errezeta artean egitasmoa burutu dute Emaus Fundazioak eta Lakari kooperatibak Urola Kostako hiru herritara. Sukaldaritza eta errezetak aitzakia hartuta, bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen arteko elkar ezagutza eta loturak sortzea izan da Besarkadak izeneko egitasmoaren barruan antolatu duten ekimenaren helburua. ‘Oso aberasgarria eta errepikatzeko modukoa’ izan da Lakariko Izaskun Sagartzazuren esanetan.

Prekarizazio, pobrezia, arrazakeria, lan erreproduktiboen krisia eta zerbitzu publikoen murrizketa bortitzen testuinguru honetan; biolentzia matxista espazio guztietan presente dugun une honetan; kapitalismoak gure gorputzekin eta bizitzekin negozioa egin nahi duen sistema honetan… kapitalaren eta bizitzaren arteko talka konponezina da. OlatuKoopen gure aletxoa jartzen dihardugu burujabetza anitzetatik, auto-eraketatik eta ekimen kolektibotik, alternatibak eraikiz eta eraldaketarako espazioak […]

Elkarrekin Koop txikiak gizarte eremuan egiten du lan. Dorleta Mikeok nabarmendu digunez, orain ‘Ongi etorri eskolara’ proiektuaren dabiltza buru-belarri. Kultura aniztasuna aprobetxatu eta euskal kulturaren eta euskararekiko interesa pizten eta gerturatzen lan egiten dute. “Kanpotik etorritako familiak, bertakoekin jartzen dituzte harremanetan, horrek sentsibilizazio eta aniztasuna ekartzen du auzora edo hirira”, adierazi du Mikeok. 

Asteburuan Laudion Aiaraldeko Azoka Sozialaren lehen edizioa egingo dute, ‘Kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak’ lemapean. Bizitza zein kontsumo alternatibak izango dira hizpide, mota horretako proiektuak garatzeko asmoa baitute eskualdean. Larunbatean tokiko ekoizleen eta proiektu eraldatzaileen azoka egingo dute. Aurkezpen maratoia ere prestatu dute, bizitzako hainbat esparrutan eragiten duten egitasmoak ezagutzera emateko: moneta sozialak, etxebizitza komunitarioak, […]

Hiritik At kooperatibak nekazaritza berpizteko prozesuetan jarduten du besteak beste. Lehen sektoreari lotutako idei-negozioak garatzeko programa diseinatu izan dute Mikel Valerok esan digunez, agro-ekologian eta ekonomia sozialean oinarrituta beti ere. Aurki, nekazaritza-produktuak banatzeko sistema bateratuan urratsak emango dituzte.

Kantina, liburu-denda, hitzaldietarako aretoa eta gainera argitaletxea ere bada Katakrak. Nerea Fillat editoreak esan digunez, Katakraken beste hanka bat da argitaletxea. Iruñean lan sozialei birika bat emateko bokazioz sortu ziren eta argitaletxeak hor duela bere lekua esan digu. Urte eta erdiko ibilbidean, hamabi liburu kaleratu dituzte.

Ekainaren 2an Iruñean egingo da Alternatiben Herria. Bilgune feministako kide eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako Amaia Zufiak aurreratu digunez, jendarte justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko ‘gurean alternatibak badirela’ azaleratuko da. Proiektuak ezagutu, partekatu eta eztabaidatzeko bost gunez osatuko da. Noski, egunak ere festa kutsua izango du.

Proiektu ezberdinek euren produktuak harreman justuetan saltzeko ataria jarri du martxan Argiak: Azoka. Atari digital honen bidez, ekonomia eraldatzailean sortzen denaren erakusleiho izan eta saldu edo erosteko aukera ematen du. Urko Apaolazak esan digunez gainera, saldu edo erosteaz gain, aurki trukea egiteko eta behar ez dugun hori emateko aukera jarriko dute.