Bloga

OlatuKoopen parte den TaPuntuk urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du, hau saritu eta sarean duen presentzia indatzeko asmotan. Puntu Soziala egitasmoko saria elkarte edo enpresa batek lor dezakeela nabarmendu du TaPuntuko Mikel Olaiz Garmendiak. Proiektuak irabazlean urtebeteko aholkularitza jasoko du.

Zertan datza? Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara. Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien […]

Amaia Oleaga, teknologia libreetan, tresnen garapenean, formakuntzan eta ahalduntzen jarduten duen Talaios kooperatibako kidea Hego Korean egon berri da. Topaketotan nazioarteko 100 bat lagunekin batera jorratu dituzten gaien berri ekarri digu. Bestetik, Talaiosetik harago ere OlatuKoopen dituzten erronkak aipatu dizkigu.

OlatuKoopekin, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin egiten dugun tartean lan urte berrian dituzte erronken berri eman digu Mikel Valerok. Proiektu berriak martxan jartzea dute asmoa, baina barne eztabaidari ekingo diote jauzi kualitatiboa emateko antolaketan. KoopFabrika programa ere izango da aurten ekintzailetza eta irizpide kooperatiboa sustatze aldera. Mutualismoari ere eutsiko diote lan urte berrian.  

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi. Gure bizitza proiektuetan egunero lantzen ditugun demokrazia eta burujabetza printzipioekin bat egiten duen aurrerapauso kolektiboa egitera doaz Katalunian, eta emantzipaziorako bide […]

Uztailaren 1ean, kooperatiben nazioarteko eguna den honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, kooperatibek duten eraldaketarako indarra aldarrikatu eta denekin ospatu nahi dugu. Kooperatibismo eraldatzailea osatzen dugun guztiokin, baina baita kooperatibak existitzea posible egiten duten komunitate eta jendartearekin. Langileak elkarlanean, beren beharrak asetzeko antolatu izan dira askotan, ezkutatu izan zaigun historiako milaka adibideek […]

Olatukoop, ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzeko sarearekin ostegunero egiten dugun tartearen baitan, sektore teknologikoan lan egiten duen Talaios kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan, bertako langile Amaia Oleagaren eskutik. Ekonomia sarean eta elkartasun printzipioetan garatzearen onurak defendatu ditu, eta “gizarteari teknologia ulertu eta kriterio propioa izateko gaitasuna” ukatzen zaion testuinguruan, teknologia librea defendatu du.

Hiru urteko ibilbidearen ondoren, eta OlatuKoopek hartu duen dimentsioaz ohartuta, OlatuKoopeko kideok barrura begira jarri gara. Pasa den larunbatean, ekainaren 10ean, Lakaxitan (Irunen) elkartu ginen antolaketa eta funtzionamendu berria zehazten hasteko. Hiritik At-eko Mikel Valerok prestatutako dinamika bati esker, egungo egoeraren diagnostikoa egin genuen, eta lehen ondorioak atera. Uda izango dugu hausnartzeko. Ondoren, irailetik aurrera, […]

Olatukoopen eskutik, ekonomia sozial eta eraldatzailearen tartean, Hiritik At kooperatiba ezagutu dugu gaurkoan Miren Lantzen eskutik. Sarea, beste kooperatiba eta elkarteekin harremanetan eta elkarlanean aritzea goraipatu du espazioaren kudeaketaz arduratzen den Hiritik At-eko langileak.