Aurkezpena

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

2014ko maiatzaren 14ean OlatuKoop aurkeztu genuen Donostian.

Olatukoop2014ko urriaren 29an aldiz sarearen I. saretze eguna egin genuen

Gari Garaialde / Bostok Photo

Zer da Olatukoop?

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.

Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste dugu. Horretarako, lehenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzea da gure asmoa. Horrekin batera, lanean modu aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditugu.

OlatuKoop sarea irekia da, eta ez du kideei ziurtagiria emango dien egitura zentralizatzailerik izango. OlatuKoop Oinarri Irekiak bere egitean, enpresa proiektu/komunitate bakoitza sareko kide izatera pasatuko da. Oinarri horiek betetzen direla sareko beste kideek bermatuko dute, modu kolektiboan.

OKoop Oinarri Irekiak

  1. Komunitatea osatzen duten kideek, auto-eraketa posible egiten duten erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmen osoa dute, demokrazia ekonomikoaren eta pertsona bat bozka bat irizpideei jarraiki.
  2. Komunitatea osatzen duten kideek, auto-kudeaketarako beharrezkoa informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta horien erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideei jarraiki.
  3. Komunitateak, beharrezko baliabide guztiekin, elkartasun pertsonala zein komunitarioa sustatuko ditu, aberastasun banaketa orekatua eta autonomia irizpideei jarraiki.
  4. Komunitateak, ondare komuna eta jasangarritasuna sustatzeko konpromisoa hartuko du, baita bere komunitatearentzako, inguruko sarearentzako eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendartearentzako ongizatea bilatzeko ardura ere.

Proiektu berriak

Dagoeneko jardunean dauden proiektuez gain, ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarriekin bat datozen proiektu berriak landu eta sustatu nahi ditugu. Horretarako, beharrezkoa da orain arteko ekintzailetza ereduez gain, ekintzailetza eredu kooperatibo berri bat proposatzea eta hedatzen hastea.

Benetako eraldaketa sozial eta ekonomikoa egungo botere harreman bidegabeak botere harreman parekideengatik ordezkatuz bakarrik lortuko dugula uste dugu. Etorkizun berri horiek ikertzen hasteko tresna ere bada OlatuKoop.

Hurrengo urratsak

I. saretze egunaren ondoren hurrengo zita, lan egun bat izango da. Ondoren etorriko da I. sakontze eguna eta II. saretze egun kooperatiboa ere. Datak gerturatu ahala emango ditugu ekimenaren gaineko xehetasun gehiago.

  • U29+3 hilabete: Lan eguna.
  • U29+6 hilabete: I. Sakontze eguna.
  • U29+12 hilabete: II. Saretze egun kooperatiboa.

Oinarri Irekiekin bat egin dute

  • Talaios (3)
  • Sorginetxe (2)
  • Totem (7)
  • Koop57 (*)
  • KIS (3)
  • EHNE Bizkaia (*)
  • Aholku Kooperatiba (2+2)
  • Albaitaritza Lasarte (2)
  • Sakantzen Sarea
  • Katakrak (11 + 4)
  • Hiritik At (6)
  • Ximaurpila Elkartea (5)
  • Lakari (4)
  • Biantik (2)
  • …atxikimenduak jasotzen…

* Beren bazkideetako hainbat eragile

OlatuKoop aurkezpen fitxategiak

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.