Bloga

REAS Euskadi-OlatuKoop elkarlan hitzarmena

REAS Euskadik eta OlatuKoopek ikuspegi kritikoa dugu egungo sistema sozioekonomikoaren gainean. Horrez gain, interes komuna dugu alternatibak sustatzeko, animatzeko eta sortzeko, beti ere, hainbat balore oinarri: kooperazioa, elkarrekikotasuna, autogestioa, elkartasuna edota bizitzaren iraunkortasuna.

REAS Euskadik eta OlatuKoopek ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea garatu nahi dugu Euskal Herrian. Ekonomia justuago, demokratikoago, inklusiboago, ekologikoago eta feministagoaren alde lan egiten dugu dugu.

Ikuspegi honetatik, bakoitzak bere identitate eta jarduera espezifikoak mantenduz, eta antolamendu-espazio propioak errespetatuz, REAS Euskadik eta OlatuKoopek elkarlan hitzarmen hau sinatzea adostu dugu, ondorengo arloetan lan-konpartituan aritzeko:

  1. Merkatu soziala eraikitzea eta zabaltzea. Merkatu soziala sare bat bezala ulertzen dugu, produkziorako, banaketarako, ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko, etengabe ikasteko… Beti irizpide etikoekin, demokratikoekin, ekologikoekin eta solidarioarekin funtzionatuko du, eta ekonomia sozial eraldatzailean dabiltzan enpresek, entitateek, proiektu komunitarioek, pertsonek eta kontsumitzaile kolektiboek osatuko dute. Arlo honen barruan sartzen dira: katalogoak editatzea, difusio ekimenak egitea, baita gizarte-sentsibilizaziokoak, edota beste erreminta batzuk sortzea merkatu soziala handitzeko eta sendotzeko.
  2. Alternatiba ekonomikoen gaineko diskurtsoaren promozionatzea, eta ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailearen sustatzea. Dokumentu eta hitzartzeetan, difusio sozialeko kanpainetan, plataformetan parte hartzen, gizarte mugimenduetan elkarrekin parte hartzen… konkretatu ahal izango dugu helburu hau.
  3. Sareetako bakoitzak sustatutako ekimenak hedatzeko eta sostengatzeko konpromisoa.
  4. Hitzarmen honetan jasota dauden helburu konpartituak aurrera eramaten laguntzeko proiektu komunak identifikatzea eta garatzea.

Hitzarmen hau garatzeko, lotura eta jarraipen batzorde bat sortuko dugu bi sareetako ordezkariekin. Hitzarmen honetan jasotako arloetan sakontzeko proposamena egin ahal izango ditu batzorde horrek, edota ekimen berriak ideiatu. Kasu guztietan, bi sareetako organoek onartu beharko dituzte.

1

OlatuKoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply