Bloga

Sakontze Eguna, martxoaren 4an

Hiru urte betetzeko bidean, urteko bi bileretatik urtean lau egitera salto egingo dugu. Izan ere, hirugarren urteurrena hurbiltzen ari dela, zorionez, gero eta gehiago gara eta gero eta gehiago dira hartu eta banatu beharreko ardurak, lanak, proposamenak, ideiak…

Horiek guztiak landu, hurrengo ildoak finkatu eta kide berriei ongietorria egiteko, martxoaren 4an Donostian bilduko gara. Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:00: Donostiako Easo plazan elkartuko gara.
  • Ondoren: Hiru Damatxoren egoitzan bilduko gara. Ekonomia Sozial Eraldatzaileari dagozkion gaiak jorratuko ditugu. Gonbidatuta zaudete!
  • 14:30: Bazkaria Kaxildan.

2

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply