Bloga

Maiatzak 1, Sakontze Eguna

OlatuKoop osatzen dugunok bihar Sakontze Eguna egingo dugu Ondarruko Arrigorri Ostatu Jatetxe Kooperatiboan, Maiatzaren Lehenaren harira.

Egitaraua:

  • 09:00: iritsi eta elkarrekin gosaldu.
  • 09:30: Liher Gonzalezek (Arrikoop) egingo ditu anfitrioi lanak eta non gauden azalduko digu.
    • OlatuKoopen maiatzaren 1eko manifestua irakurri eta bozkatuko dugu.
    • Talde argazkia.
  • 10:00: World Cafe antzeko dinamika egingo dugu, gure ildo estrategikoetan sakontzeko.
  • 12:00: Gainontzeko gaiak.
  • 14:00-14:30ak inguru: bazkaria.
  • Bazkalostean: Mundua konpontzeko saioa.
    • 17:00: Donostiako ekimenarekin bat (Idatzia/Argazkia).
    • Jarraipena: Mundua konpontzeko saioa.

Gonbidatuta zaudete!

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply